Item photo

Bizkaia eta bere erakundeen historia laburra: Ascensión Pastor eta Beatriz Salaverri

Vizcaya edo Bizkaia. Era biak erabili izan dira historian zehar Erdi Aroan jaurerri jurisdikzionala osatu zuen lurralde txiki honi izena emateko, beranduago, hasiera batean jaurerriaren parte ez ziren lurralde gehiago barne hartuko zituena. Izendapen bikoitz hori, euskalduna eta gaztelaua, Vizcaya-Bizkaiaren dualtasunaren adierazle garbia dugu. Alde batetik, euskalduna, berezko ezaugarri bereizleekin, eta bestetik, gaztelaua, Gaztelako Koroaren parte izan baitzen Erdi Aroko beste lurralde eta erresumekin batera, zeinekin beranduago Espainiako Koroa osatuko zuen. Ez dezagun ahaztu, XIV. mendean Bizkaiko Jaurerria Gaztelako erregeari egokitu zitzaiola, oinordetza arrazoiak zirela eta.

Liburu honek irakurle ez-espezializatuari hurbildu nahi dio Vizcaya-Bizkaiaren errealitate hori, bere historiaren bitartez erresuma honen berezko nortasuna aldarrikatuz eta behe Erdi Aroan sortu zenetik gaur egunera arte beste lurralde euskaldun eta espainiarrekin egindako elkarlana erakutsiz.

Descargar libro
×
Inicio La fundación Publicaciones Archivo documental Archivo Fotografico Contacto
Search icon
×
Search icon