Euskal Herriko Gerra Zibilaren Italiako artxiboak
1937ko abuztuaren 24an, Euzkadiko Gobernuaren mendeko tropek, batez ere Euzko Alderdi Jeltzaleari atxikitakoak, Italiako Borondatezko Tropen Gorputzeko (Corpo Truppe Volontaire) tropen aurrean errenditu ziren, denak batera, Santoñan (Santander).
20.000 gizon inguru errenditu ziren, inolako erresistentziarik egin gabe, Santoñako Hitzarmenari men eginez.
Errendizio hori, ordea, iturri nazionalistek 60 urtez geroztik zabalduriko informazioaren kontran, ez zen berehalakoan gertatu.
Onaindia aitak, 1936ko irailean ekin zion bere jarduerari gerra zibilean, José Antonio Aguirre Lecube Euzkadiko behin-behineko Gobernuko Lehendakariaren zerbitzuan, Emilio Mola Jeneralaren negoziatzeko lehenengo proposamena Euzko Alderdi Jeltzaleari helaraziz. Bera izan zen, era berean, urte hartako urrian, Vatikanora bertaratu zen pertsona, EAJ-PNVren ordezkaritzan (alderdi konfesional katolikoa), euskal nazionalismoaren posizio politikoa azaltzeko, Europako historian erlijio-jazarpenik garrantzitsuena burutzen ari ziren ezkerreko indarrekin aliantza mantentzen zuena.
Bere bizitzaren azken urteetan, Alberto Onaindia Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagitzatik urrundu zen. 1983an, bere isiltasunarekin amaitzea erabaki eta “El Pacto de Santoña” argitaratu zuen, bere gertakariei buruzko bertsioa eskainiz, oraindik kontserbatzen zuen dokumentazioarekin batera.
Dokumentu hauek dira bere kontsultarako Archivo Histórico de Euskadi-Euskadiko Artxibo Historikoan gordetzen direnak.
1936ko azaroaren 28an, Franco eta Mussoliniren arteko hitzarmena sinatzen da. Ondorioz, Borondatezko Tropen Gorputzeko tropak (CTV) iritsiko dira. Italiarrek, Espainiari buruzko informazio guztia, militarra eta diplomatikoa, zerbitzu bakar batean zentralizatzea erabakiko dute, Kanpo Arazoetako Ministerioaren “Ufficio Spagna” delakoan, alegia.
Aldi berean, azaroaren bukaeran nazionalistek Gasteizen kontrako erasoari ekingo diote Legution, orduan Villareal de Álava izenekoa, egundoko porrota jasoz. Hori ikusita, EAJ-PNVko buruzagiek, euren etorkizun ilunaz jakitun, negoziatzeko lehenengo mezua bidaltzen diote Mola eta Francori. 36ko abenduaz geroztik, euskal nazionalistekin izandako harreman horien informazioa izango dugu, Vatikanoa, Gomá eta Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren bitartez burutu zirenak.
Negoziaketa horiek kanal eta bitartekari anitzen bitartez garatuko dira, berezitasun batekin: mandatari guztiak erlijio-gizonak izango dira, batez ere, jesuitak, ziur aski denbora guztian Vatikanoa izan zelako negoziaketak bultzatu zituena Iparraldeko gerra bukatu zen arte.
“Ufficio Spagna-ren” artxiboak substantzialki biltzen du 1936ko gabonak eta 1937ko ekainean Bilbo nazionalen eskutan erori artean sorturiko dokumentazioa. Denboraldi horretan, Cavallettik, Italiak Donostian zuen Kontsulak, zehatz-mehatz ematen du negoziaketa guztien berri, buruzagi nazionalistekin konfiantza giroa sortzen duen bitartean.
Cavalletti izango da, bere gobernuaren laguntzarekin eta Onaindiaren bitartez, tropa nazionalisten Borondatezko Tropen Gorputzarekiko (CTV) errendizioaren oinarriak ezarriko dituen aktorea, EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko Lehendakariarekin ados jarrita, Juan de Ajuriaguerra bizkaitarra.
1937ko ekainaren 25eko gauean, Ajurriaguerra Doria ezizenez ezaguna zen Ettore Basticorekin batzartuko da Horacio Echevarrieta Jauregian, Punta Begoñan (Neguri, Getxo), nazionalen Bizkaiko ofentsiba bukatu baino zertxobait aurrerago. Bertan adostuko dituzte EAJ-PNVko tropen errendiziorako baldintzak.
Onaindia Erromara abiatuko da, Euzkadiko Gobernua eta bere alderdiaren izenean eta Doroteo Ciaurriz Euzkadi Buru Batzarreko Lehendakaria eta Jose Antonio Aguirre Euzkadiko Gobernuaren behin-behineko Lehendakariaren baimenarekin, Ciano Italiako Kanpo Arazoetako Ministroa eta Mussolinirekin errendiziorako baldintzak zehazteko, uztailaren lehenengo astean. Uztailaren 6an Mussolinik Francori baldintzak onartzen dituela adierazten dio.
Francok onetsi eta gero, errendizioa gauzatzeko negoziaketa militarrak hasiko dira, 37ko uztaila eta abuztuan zehar luzatuko direnak. Mario Roattak (Mancini), Italiako Informazio Militarreko Zerbitzuko buruzagia eta CTVren Espainiako misioaren bigarrena, negoziaketa hauen inguruko dokumentazioa bilduko du. Izan ere, bera izan zen EAJ-PNVrekin egunez-egun, eta batzuetan ia orduz-ordu, nazionalisten errendizioa negoziatu zuen gizona.
Roattaren dokumentu, ohar eta gogoetak Italiako Estatu Nagusiaren Artxibo Historikoaren hurrengo karpetetan gordeko dira: F6, Carteggio O. M. S. (Oltremare Spagna), nº 280, “Trattative coi Baschi dal mese di aprile al setiembre 1937”, y nº 12 “Trattative con i baschi, maggio setiembre 1937”. Hona hemen dokumentazio horren itzulpena.
Italiarren dokumentazioak gertakariak orduz-ordu islatuko ditu. Informazio honi, Franco eta Mussoliniren artean elkarri trukatutakoa gehituko zaio, Hitzarmena betetzeari buruzkoa.
Molak Francori bidalitako oharra, nazionalistek elkarrizketak hasi nahi dituzte.
Italiak Donostian duen Kontsularen txostena Ministerioarentzako. Bilbok erresistentzia handia egingo du.
Donostiako Errege-kontsulatua: Nazionalistak Francorengana hurbiltzen dira lehenengo aldiz.
Sangronizek Magazi bidalitako telegrama. Vatikanoaren aurrean esku-hartzea, Euskadiko katolikoen kondena esplizitua.
Mussolinik Colli (Roatta) eta Ciano Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama, negoziaketak autonomia modu bati buruz badira, ez errefusatu.
Italiako Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama, Francok presioa egiten dio Aita Santuari, euskal katolikoen inguruan.
Italiako Enbaxadoreak (Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duena) Ministerioari bidalitako telegrama, euskal nazionalisten inguruan egindako kudeaketei buruzkoa.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, errepublikanoek Elorrio eta Eibarren eragindako sute eta hondamenaren inguruan.
Italiako Enbaxadoreak (Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duena) Ministerioari bidalitako telegrama. Aita Santuak Franco euskal nazionalistei zer emateko prest dagoen galdetzen du.
Gomá Kardinalak Francori bidalitako gutuna, militar eta Elizaren arteko akordioen berri emanez.
Italiako Kanpo Arazoetako Ministroak Enbaxadoreari bidalitako telegrama, Vatikanoak euskal nazionalisten aurrean duen jarreraren berri emanez.
Gomá Kardinalak Monsinore Pacelliri bidalitako gutuna, Nazio Gobernuaren aitorpena eta euskal nazionalisten egoerari buruzkoa.
Rufo Mendizábalek Gomá Kardinalari bidalitako gutuna, Euzkadiko Gobernuaren aurrean euren errendizioaren inguruan bitartekotza egiteko hiru izen proposatuz.
Magaz Jauna Negozioen Arduradunaren eskaera Pacelli Kardinalari, euskal nazionalistak zigortzeko, Gorriak laguntzeagatik.
Estatu-idazkariak Gomá Kardinalari bidalitako gutuna, Egoitza Santuak euskal-arazoaren inguruan duen ikuspuntua azalduz.
Pacelli Kardinalak Magaz Almiranteari erantzuten dio, nazionalistentzako zigor eskaeraren inguruan, marxistekin elkarlanean aritzeagaitik.
Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioak Enbaxadoreari bidalitako telegrama Euskaldunak komunistengandik aldentzera nola gonbidatu azalduz.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama, Vatikanoak zalantzak ditu Francoren garaipenaren inguruan.
Italiako Enbaxadoreak Ministroari bidalitako telegrama, Egoitza Santua eta Nazionalisten arteko harremanei buruzkoa.
Italiako Segurtasun Publikorako Zuzendaritza Nagusiaren txostena Ministroarentzako, Espainiako Enbaxadaren korrespondentziaren edukiari buruzkoa.
Egoitza Santuaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama: Gomáren jarrera nazionalisten aurrean.
Pariseko Enbaxadoreak Ministerioari: Bivort de la Saudéek italiarren ingurua aztertzen du, nazionalistekin mantenduriko negoziaketei dagokienez.
Antonio Gonzálezek Gomá Kardinalari bidalitako gutuna, EAJ-PNVren errendiziorako oinarri posible batzuk atxikituz.
Antonio González Jaunak idatzitako baldintzak.
Magaz Almirantearen txostena Ministerioarentzako, Francok Vatikanoari eskaturiko euskal katolikoentzako zigorrari buruzkoa.
Pacelli Monsinorearen jarraibideak Gomá Kardinalarentzako, Francoren iritzia azter dezan, euskaldunei bakea negoziatu ahal izateko zer emango liekeen jakiteko.
Ministroarentzako txostena. Egoitza Santuaren aurrean erantzukizuna duen Italiako Enbaxadaren balorazioa, Espainiako Kardinal Primatuak Euzkadiko Gobernuari idatzitako gutun irekiari buruzkoa.
Antonio González Jaunaren txostena Gomá Kardinalarentzako, Euzkadiko egoerari buruzkoa. Negoziaketak eta itunak.
Francoren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadorearen balorazioa Kanpo Arazoetako Ministerioarentzako, Gorri, Katoliko Franco eta Vatikanoaren artean gertatutakoari buruzkoa.
Italiak Parisen duen Enbaxadorearen txostena Ministerioarentzako, Euskal Jeneralitatearekin (sic) mantenduriko negoziaketei buruzkoa. Bivort de la Saudée Aita eta Izurieta Jauna.
Bidasoako Komandantzia Militarraren txostena, Salamancara EAJ-PNVko Ordezkariak bidaltzeari buruzkoa.
Francoren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreak Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioari: Bilbotik Francori bidalitako mezua, konponbide baketsua bilatzeko.
Ciano Kanpo Arazoetako Ministroak Cantalupo Espainiako Enbaxadoreari: zein puntutan dauden negoziaketak.
Cavaletti Donostiako Kontsulak Enbaxadari: Euskadiko egoera politikoa: Leizaola Burgosera? elkarrizketa Molarekin?
Enbaxadak Italiako Kanpo Arazoetako Ministroari: Franco Jeneralaren negoziaketak Euskaldunekin. Picavea, negoziaketak Parisen. Aguirre Jaúreguirekin ordezkatu.
Italiako Enbaxada: Espainia eta Vatikanoa. Francoren iritzia Vatikanoaren inguruan.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako Euskal Arazoaren inguruan. Lehentasuna bizirik ateratzea, gerra arazoa konponduta, baina euskal nazionalismoaren arazoak jarraituko du.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako Aguirrek Bilboko kontrolean duen posizioari buruzkoa, ez du bere nahia inposatzen.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako nazionalisten ametsaren amaieraren hasierari buruzkoa.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Euzkadiko egoerari buruzkoa. Argentinako Enbaxadorearen iritzia Aguirre eta negoziaketei buruz.
Errendiziorako proposamena aldizkarietan. Donostiako "La Voz de España", 1937ko apirilaren 25ekoa.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako Goma Kardinalak Julio Jaúregui Diputatu nazionalistarekin izandako negoziaketen inguruan, italiarren berme-aukera.
Aguirreren telegrama: Erabateko gutxiengoa abiazioan.
Italiako Kontsularen txostena, Jaúreguirekin mantenduriko negoziaketen porrotari buruzkoa.
Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministerioari, Jaúreguirekin mantenduriko negoziaketen porrota.
Eskuz idatzitako oharrak euskaldunen errendiziorako baldintzekin, Molak Gomári diktaturikoak.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako CNT eta Euzkadiko Gobernuaren arteko istiluei buruzkoa.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Pereda Aitak (S.J.) euskal nazionalisten errendiziorako konponbidea eskaintzen duela adieraziz.
Espainiako Enbaxadoreak Italiako Kanpo Arazoetako Ministroari: Franco ez dago ziur negoziaketaren emaitzaz.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Euskadiko barne egoerari buruzkoa, erasoa hasi eta gero.
Kontsulak Enbaxadoreari egindako proposamena Italiak Bilboko errendizioari buruzko gidaritza har dezan.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Pereda Aitak (S.J.) negoziaketetarako Italiarren laguntza eskatzen duela adieraziz.
Enbaxadoreak Italiako Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: Doriak, CTVko Buruzagia, euskal nazionalisten errendizioa negoziatu nahi du.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Euskadiko barne egoerari buruzkoa, Ingalaterrak bakarrik utzi ostean.
CTVko Buruzagiak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama. Doria errendizioa lortzeko lanean jarri da.
Mussolinik baimena eskatzen dio Francori, euskal nazionalistei errendizioan Italiarren bermea eskaintzeko.
CTVko Buruzagiak Erromara bidalitako txostena, Francoren iritziaren berri emanez, arrakasta izan ez zuten negoziaketen inguruan.
Enbaxadorearen txostena Kanpo Arazoetako Ministroari. Molaren baldintzak Bilboko errendiziorako. Bilboko errendiziorako proposamenak.
Bilboko errendiziorako proposamenak.
Kanpo Arazoetako Ministroarentzako txostena: Gernikako Bonbardaketa.
C.T.V.ko Informazio Zerbitzuaren analisia, Bizkaiko fronteari buruzkoa. Presoak, ahalik eta gehien lortu.
C.T.V.ko Informazio Zerbitzuaren analisia, Bizkaiko fronteari buruzkoa, etsaiaren sendotasunak eta ahultasunak.
C.T.V.ko Informazio Zerbitzuaren azterketa, Bizkaiko fronteari buruzkoa.
Gomá Kardinalak Dávila Jeneralari bidalitako gutuna: Vatikanoak era ofizialean errefusatzen du EAJ-PNVko mandatarien presentzia.
Aita Onaindiaren gutuna Gomá Kardinalarentzako, Gernikako bonbardaketari buruzkoa.
Enbaxadorearen txostena: Pereda Aita S.J. Bilborekin harremanetan jarri da.
CTVren Informazio Zerbitzuaren txostena, Jose María Lasarteren arabera Leizaola da errendiziorako pertsona egokia.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra. Ezagutzen duzun errendizio espiritua Leizaola, Monzón, Torre, Ortueta, Landeta, Sota, Rotaeche, Chaulboud-en dago.
Baionako kolaborazionistak.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, euskaldunen usteei buruzkoa, Gernikako bonbardaketaren inguruan.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Aguirreren emaztea Frantziara eraman dutelaren berri emanez.
Ingalaterrak Hendaian duen Enbaxadorearen oharra Francoren Gobernuari, herritarren ebakuazioari buruzkoa.
Aita Santuaren barkamen eskaera Francori eta borrokalarientzako errendizio baldintzak.
Francoren Gobernuaren erantzuna Britainia Handiari, herritarren babesari buruzkoa.
Francok Aita Santuari bermatzen dio errenditutako borrokalari guztien bizia eta erantzukizunik ez dutenen askatasuna errespetatuko duela.
CMB: Molaren ordezkaria Bilboko errendiziorako EAJ-PNVko Lehendakariarekin batzartu da.
Francok berriro ere Bilboko errendiziorako bermeak ematen dizkio Aita Santuari.
Pío XI Aita Santuaren izenean Jose Antonio Aguirreri bidalitako errendizio-proposamena.
CMB: Errepublikako Kontsula Hendaian, euskaldunek ez dute ezertarako balio.
Bizkaitarrei: Franco "Generalisimoaren" aldarrikapen bat.
Italiako Kanpo Arazoetako Ministroak Francori: Vatikanoaren bitartez egindako eskaintza iritsi da.
"EUZKADI ROJA": Alemaniako espioitza agentzien kideak Euzkadiko katolikoen aurka. Euskaldunek, tiranokeriaren kontra eta demokraziaren alde borrokatzen dutenak, euren eginkizuna beteko dute kontzientzia unibertsalaren aurrean.
C.T.V.ko Informazio Zerbitzuaren informazioa: Elkarrizketak hasten dira Onaindiarekin.
"El Liberal": Bilbo ez da errenditzen.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Euzkadiko Gobernuko nazionalistekin harremanetan jarri dela adieraziz.
Gomá Kardinalak Carmelo Blay Jaunari bidalitako gutuna, Aguirreren inguruko jazoera batzuen berri emanez.
Gomá Kardinalaren txostena Pacelli Kardinalarentzako, Bilboren errendizioari buruzkoa.
Ciano Kanpo Arazoetako Ministroarentzako txostena: Molaren baldintzak errendiziorako. Ohar pribatua agintari nazionalisten informaziorako.
Espainiako Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari: Franco, eszeptikoa nazionalistekin.
Italiak Donostian duen Kontsulari entregaturiko oharra, José Antonio Aguirreren izenean.
CMB: Francoren eskaintza onartezina da; Vatikanoa eta Mussolini euskaldunekin harremanetan daude akordio bat lortzeko.
Gomá Kardinalaren txostena Pacelli Kardinalarentzako: Bizkaiko egoera.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Ingalaterra nazionalen aldera mugitzen dela adieraziz.
CTVko Informazio Zerbitzua: Aguirrek konfiantza du bere herrian "eta baliteke beste herriren batean ere".
Kanpo Arazoetako Ministroak Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Italiako Enbaxadari: Onaindiaren zain, Erroman.
Ministroaren agindua Enbaxadari: Cavalletti Bilbora joan ez dadila.
CTV eta Francoren arteko ofizial bitartekariaren egoera txostena, Bilbori buruz zer uste duen eta zer egin daitekeen.
Borondatezko Tropen Buruzagia. Italiarren negoziaketen aukera posibleak.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Bilbora ez joan eta negoziaketak bertan behera utzi.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra Donostiako Kontsulari: Ingelesek negoziaketak suspertzen dituzte.
Horn-ek Onaindiari bidalitako oharra negoziaketen inguruan.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Francesco Cavalletti Kontsulak ezin du negoziaketarik egin Francoren berariazko baimenik gabe.
CTV: Kontuak ez du aurrera egiten.
Kontsularen oharra CTVren Informazio Zerbitzuarentzako: Nazionalek presioa egiten diete ingelesei, ohar sekretua.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Sekretua, Francoren oharra Baldintzak hobetuz.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Posiblea da preso trukea.
Onaindiaren erantzuna Horn Jaunari.
Horn-en oharra Onaindiari.
Horn-ek Onaindiari bidalitako oharra.
CMB: Nazionalistek, Horn, Camiña, Orue eta Gallasteguik zer uste duten Francoren eskaintzari buruz.
Andrés Irujok José Antonio Aguirreri bidalitako ezkutuzko oharra, negoziaketen inguruan.
Kanpo Arazoetako Ministroari, Italiako Negozio Arduradunaren iritzia Espainiako gerrari buruz.
Franco italiarren asmoen inguruan (euskaldunei buruz) ohartarazi dute.
Euzkadiko Lehendakari Jaunarentzako ohar sekretua, Duce-arentzako telegrama.
Onaindia Kalonje Jaunaren txostena Kardinal-idazkariarentzako, errendizioa beranduegi, agian bi aste barru.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Ministroari. Pizzardo Monsinorearen usteak Espainiako egoerari buruz.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Ministroari. EAJ-PNVko ordezkariei (Vatikanoaren aurrean erantzukizuna dutenak), seguruenik ez zaie harrerarik egingo.
Francoren Enbaxadorearen informazioa (Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duena) José Antonio Aguirre eta Bilboko errendizioari buruz, traidore bat ez izatea eta sekretu maximoa.
Gomá Kardinalak Pacelli Kardinalari bidalitako telegrama, Francok Aguirreren erbesteratzea errazteko prest dagoela baieztatuz.
Onaindia: Italiarrek atxilotuen inguruan negoziatzea proposatzen dute.
Francoren Ordezkariak, Magaz, Idazkari Nagusiari, Nicolás Franco, bidalitako telegrama, Vatikanoa eta euskal nazionalisten arteko batzarraren berri emanez.
Ciano Ministroak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, errepublikanoek dena eraman nahi dute Santanderrera, euskal nazionalisten borondatearen kontra.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: Vatikanoak ez du nazionalistekin berriz negoziatu nahi, dena den momenturako bitartekaria dauka.
A. Onaindiaren oharra J.A. Aguirreri, italiarrek Aguirre edozertarako Mussolinirekin harremanetan jartzea nahi dute.
CTVko bitartekoaren gutuna Francoren Estatu Nagusiari, Bizkaiko jarduerei buruzkoa.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: EAJ-PNVko eliza-ordezkarien informazioa (Vatikanoaren aurrean erantzukizuna dutenak).
Francoren Ordezkariak, Magaz, Idazkari Nagusiari, Nicolás Franco, bidalitako telegrama, Pizzardo Kardinalak José Antonio Aguirreren alde egiten du.
J.A. Aguirrek I. Prietori bidalitako telegrama, Gamirrek Euzko Gudarostearen buruzagitza hartu du.
Nicolás Franco Idazkari Nagusiak Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Ordezkariari bidalitako telegrama, Francok bere eskaintza eskuzabalak muturreraino eramaten dituela adieraziz, baina ez duela Aguirre aintzat hartzen, etsai leial bezala.
Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: italiarren eskaintza Bizkaiko erasoa zuzentzeko.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, zeinean Onaindiari Ingalaterrak EAJ-PNV bertan behera utzi duela nola helarazi dion adierazten duen.
A. Onaindiaren txostena J.A. Aguirrerentzako italiarrekin mantenduriko negoziaketak, Ingalaterraren politika-aldaketa, eta euskal autonomia posible bati (Italiako protektoratupean) buruzkoa.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: Ingelesek ez dute Bilbo errenditzerik nahi.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: De la Barra, Aguirreren bitartekoa Vatikanoaren bidez, Francorekin.
A. Onaindiak J.A. Aguirreri bidalitako telegrama, italiarrekin manteduriko negoziaketei buruzkoa, esadazu egokia iruditzen al zaizun De la Barrarekin elkarrizketa bat izatea.
A. Onaindiaren txostena J.A. Aguirrerentzako italiarrekin mantenduriko negoziaketak, Ingalaterraren politika-aldaketa, eta euskal autonomia posible bati (Italiako protektoratupean) buruzkoa.
Alberto Onaindiaren ohar pertsonala Euzkadiko Lehendakariarentzako, Ingalaterraren politika-aldaketa eta Italiako protektoratupean euskal autonomia garatzeko aukera errepikatuz.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministroari bidalitako telegrama: Egoitza Santuak Burgoseko Gobernua aintzat hartzen du ofizialki, presioak Francoren Gobernutik.
Cianok Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Francorekin dituen desadostasunei buruzkoa.
Aguirreren gutuna Onaindiarentzako bere oniritzia emanez, italiarrekin harremanak izateko, Erromara joan dadila.
Cavallettiren oharra Onaindiarentzako, gauzak lasterragotzen doaz, italiarrak azken momentura arte.
A. Onaindiak J.A. Aguirreri bidalitako telegrama, jarraibide argiak behar ditu.
Donostiako Kontsulak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: Bere elkarrizketa Andrés Irujorekin, Euzkadiko Gobernuaren asmoak eta Italiaren posizioari buruzkoa, Aguirre informatu du.
Doria Jeneralak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama, Bilboko erasoa hasi da.
Onaindiaren oharra Aguirreri, italiarren bitarteko izateko gogoei buruzkoa.
J.A. Aguirreren erantzuna Onaindiari, italiarren proposamenari buruzkoa.
Onaindiaren oharra Aguirreri, italiarren gogoak errepikatuz.
Donostiako Kontsulak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: Bilbotik pertsonalitateak ebakuatzen.
S.I.F.N.E.ren txostena, EBBko kideen arabera, EAJ-PNVren erendizioa Santanderren iragartzen dute.
CTVren Informazio Zerbitzuaren txostena, Jose Antonio Aguirreri buruzkoa, “oso depresiboa, haluzinatzen balego bezala”.
Ajuriaguerrak Mitxelenari bidalitako telegrama, Onaindiak Bilboko errendizioaren baldintzak helarazi ditzan.
Bidean atzemandako telegrama: soldaduek erresistentzia jarri barik egiten dute atzera eta desertzioak ohikoak dira.
Onaindiak Bilboko errendizioaren baldintzak helarazten ditu, nazionalistak azken momentura arte geratuko dira, nahasketarik ez egoteko.
Donostiako Kontsulak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: Onaindiak jakinarazitako baldintzak helarazten ditu.
Doria Jeneralak Ciano Ministroari bidalitako telegrama, Francorekin dituen desadostasunen berri emanez.
Onaindiak Ajuriaguerrari bidalitako telegrama, Cavallettik Ajuriaguerra eta Italiako buruzagitzaren arteko batzarra proposatzen du, Bilboko errendizioa Italiarekiko sinatzeko.
Onaindiak Ajuriaguerrari bidalitako telegrama, italiarrek errendizioaren baldintzak helarazten dituzte, beraien bitartez egiten bada.
Michelenak Onaindiari bidalitako telegrama: "Bere izenarekin ados. Ajuriaguerra".
Onaindiak Ajuriaguerrari bidalitako telegrama, ez dut ulertzen.
Donostiako Kontsulak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: Batzar oso sekretua, bandera zuriarekin aurkeztu beharko litzateke geure Areetako lerroetan. Onaindiak dio, Frantzian.
Ciano Ministroak Enbaxadoreari bidalitako telegrama, jarri Franco Cavallettiren telegramaren jakinaren gainean eta itxaron bere erantzuna jaso arte jarraibideak emateko.
Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministeriori bidalitako telegrama, eskaintza bukatzen dela adieraziz.
Onaindiak Italiako Kontsulari bidalitako gutuna, errendituentzako barkamena eskatuz.
Mussolinik bere tropei bidalitako zorion-telegrama.
Mussolinik Doriari bidalitako telegrama, jarraibide berriak emanez.
Onaindiak Ajuriaguerrari bidalitako telegrama, italiarrek nazionalistei errendizio baldintzak eskaini nahi dizkiete, etor zaitez eurekin batzartzera.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Italiako SIMeko Da Cunto Maiorra EAJ-PNVrekin abiatzen dela adieraziz.
Onaindiak José Antonio Aguirreri bidalitako gutuna, italiarrek errendizioa proposatzen jarraitzen dutela adieraziz.
Doria Jeneralak Ministerioari bidalitako telegrama, Portugalete eta Santurtziko batailoi nazionalistak italiarren aurrean errenditu nahi direla adieraziz.
Onaindiaren oharra, EAJ-PNV italiarrengana hurbiltzen dela adieraziz.
Ajuriguerraren oharrak Onaindiari, EAJ-PNV eta Doria Jeneralaren artean batzar bat nola ezartzeari buruzkoak.
Donostiako Kontsularen telegrama Erromako Kanpo Arazoetako Ministerioari: EAJ-PNVk batailoiak errenditzea onartzen du, eta elkarrizketa bat adostu nahi du Bizkaian Jeneralarekin.
Telegramak, ezkerraldearen erorialdia.
Onaindiaren oharra Cavallettirentzako, euskal kleroak jasandako jazarpen odoltsuari buruzkoa.
Donostiako Kontsulak Erromako Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: Italiarrek Ajuriaguerrari hitzordua eman diote Algortan. Negoziaketa militarrak, ez diplomatikoak.
Onaindiak Ajuriaguerrari bidalitako telegrama, batzarreko baldintzak helaraziz.
Doria Jeneralaren telegramak, hurrengo tropen errendizioa aditzera ematen da.
Doria Jeneralaren telegramak, hurrengo tropen errendizioa aditzera ematen da.
Donostiako Kontsulak Erromako Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: EAJ-PNVk 45 batailoien errendizioa eskaintzen du, 20 batailoi komunista barne.
Onaindiaren oharra Ajuriaguerrari, bilera atsegina, ordezkari politiko bat, Euzkadiko arazoez arduratzeko.
Erromara bidalitako telegrama, desertzioek jarraitzen dute.
CTVren Informazio Zerbitzuaren txostena: Negoziaketak EAJ-PNVrekin. Baldintzak eta nahiak.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra, italiarrek Francok errendizioa baldintzatzen duela adierazten dute.
Donostiako Kontsularen telegrama Erromako Kanpo Arazoetako Ministerioari: Onaindia, Erromara gonbidatuta.
Ajuriaguerraren oharra Onaindiari, prestatu Erromarako, gure tekniko militarra, fronteko multzo bat beste aldera pasatzen delako.
Ajuriaguerraren aginduak Onaindiari Erromako negoziaketetarako.
Erromara bidalitako telegrama, errendizioak jarraitzen dira.
Ajuriaguerraren oharra Lasarteri, errendiziorako baldintzak José Antonio (Aguirre) ados dago.
Enbaxadak Ministerioari bidalitako telegrama, euskal nazionalistekin negoziatutako baldintzen berri emanez.
Donostiako Kontsulak Erromako Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama: Cavallettik bere kudeaketa bukatutzat ematen du, orain kontu militarra da.
Informazio Zerbitzu Militarrarentzako txostena – Erroma: Negoziaketen garapena euskal nazionalistekin.
CTVko Informazio Zerbitzuaren oharra: Errendiziorako konponbide militarra, Onaindia Erromara.
Doria Jeneralaren telegrama Salamancako Enbaxadarentzako: Ez negoziaketa politikoei, errendizioaren ikuspegi militarra soilik.
Bencini Maiorraren txostena Doria Jeneralarentzako, Montaud Koronelarekin eztabaidaturiko gaiak zehaztuz, puntu guztiak itxita akordiorako, gaur Aguirreri onespena eta Onaindiari botereak ematea eskatuko zaio.
Euzkadiko Gobernuak baimena ematen dio Alberto Onaindiari Mussoliniren aurrean ordezkaria izateko.
EAJ-PNVk baimena ematen dio Alberto Onaindiari Mussoliniren aurrean ordezkaria izateko.
Doria Jeneralaren telegramak Salamancako Enbaxadarentzako: Euzkadiko Gobernuak ordezkari bat bidaltzen du Erromara, botere guztiekin.
Botere guztiak euskal batailoien errendiziorako, elkarrizketak guztiz pribatuak izan dira.
Bencini Maiorraren txostena Doria Jeneralarentzako: Akordioa itxita Da Cunto Maiorra eta Jose María Lasarteren artean, euzko gudarostearen hondamena saihestea eta euren entregatzea italiarren garaipen batean.
Adostutako puntuak: arduradunen ebakuazioa soilik burutuko da, ez da inplikatuta ez dauden herritarren ebakuazioa bultzatuko, ofizialek errendizioaren ostean alde egingo dute, Francoren armadan erroldatuak ez izateko moduren bat bilatuko da, errendizioa militarra izango da, ez diplomatikoa.
Doria Jeneralaren telegrama Salamancako Enbaxadarentzako: Parlamentarientzako ibiltzeko baimena.
Informazio Zerbitzu Militarrarentzako txostena – Erroma: Negoziaketak euskal nazionalistekin, egoera.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Bilboren erorialdia, ondorioak.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Azken konponbidea, errendizioa Erroman.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Alberto Onaindia eta Pantaleón Ramírez Olano ahalguztidunak Erromara abiatzen dira Jose Antonio Aguirreren botere guztiekin, Francok zalantzak ditu.
Mussolinik Francori bidalitako telegrama, ordezkarien errendizio eskaera eta nahiak helaraziz, tratu eskuzabala jasotzea espero dute, bere Espainiarako katoliko berreskuragarriak dira.
Informazio Zerbitzu Militarrarentzako txostena – Erroma: Negoziaketak euskal nazionalistekin, egoera.
Salamancako Enbaxadak Ministerioari bidalitako telegrama: Francok Mussoliniren EAJ-PNVren errendizioari buruzko proposamena onartzen du, zaila iruditzen zaio gorrien kontrolpean daude.
Aguirrek Onaindiari bidalitako telegrama jarraibideak emanez, Cianorekin negoziaketetan zehar. Erabateko sekretua, denak itxura militarra izan behar du. Ducearentzako oharra.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreak bere Ministroari bidalitako telegrama: nola garatu zen Gomári bidalitako telegrama Vatikanoan, Italiak Vatikanoa bultzatzen du.
Ohartarazteko telegrama, Londreseko Enbaxadari bidalitakoa.
Mancini Jeneralaren zorion-telegrama Bencini Maiorrarentzako.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Euskal agintariak eta batailoiak kontzentratzen diren udalerriak.
Pacelli Kardinalaren telegrama Gomá Kardinalari: Francori helarazi, Vatikanoak ere nazionalistentzako eskuzabaltasuna eskatzen du.
Doria Jeneralaren telegrama Enbaxadoreari, eduki nazazu jakinaren gainean.
Benzini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari: Bilera militarrak martxan jarraitzen dute.
Francok Mussoliniri bidalitako telegrama: Fede sutsuaz hartzen dut zure aholkua, gure jarrera euskaldunei dagokienez zure eskaeraren arabera bideratzen ari da. Zaila Jose Antonio Aguirreren aginduak betetzea.
CTVren barne telegramak: Italiako militarrak martxan jarri dira negoziaketa teknikoa aurrera eramateko.
CTVren barne telegramak: Roattak Bossiri irakats diezaiola, negoziaketaren inguruan.
Ciano Ministroak Doria Jeneralari bidalitako telegramak: Eduki ezazu Franco jakinaren gainean, errendizioa azkarra izan dadila, bestela okertu daiteke.
Ciano Ministroak Doria Jeneralari bidalitako telegramak: Eduki ezazu Franco jakinaren gainean, errendizioa azkarra izan dadila, bestela okertu daiteke.
Alberto Onaindiak Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioari entregaturiko oharra, errendizioaren momentua herritarrak irtetzeko unera egokitzea eskatzen du, ez dadila ulertu atzerapen-saiakera bat bezala.
Ciano Ministroaren telegrama Doria Jeneralari: Cianok atzerapena onartzen du, ondo datorkie errendizioa antolatzeko.
Ciano Ministroak Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreari bidalitako telegramak: Errendizio azkarra, Vatikanoak bultzatutakoa.
Doria Jeneralak Ciano Ministroari bidalitako telegrama: negoziaketaren eskuordetzea Manciniri, bost egun baino gehiagorik ez.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama: Aita Santuak ontzat ematen ditu Vatikanoa eta Italiaren kudeaketak.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Ez dago ahalguztidunik eta negoziaketak gelditu dira.
Ciano Ministroaren telegrama Doria Jeneralari: Berehala egin behar da, ordezkariak Donibane Lohizunera.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Errendizioari buruzko negoziaketak bukatu dira. Eman diezagutela ontzi eta agintarien zerrenda, bidal dezatela aditu bat operazioa zehazteko, erasoa atzeratu dezakegu.
Doria Jeneralaren telegrama Berti Jeneralari: Francoren ordezkari bat negoziaketetan.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Mancini arduratuko da negoziaketaz, nola burutu dezakegu errendizioa, behar ditugun baliabideak.
Doria Jeneralaren telegrama Berti Jeneralari: Ciano Ministroaren jarraibideen helarazpena.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Eguneko negoziaketak, Franco eta nazionalistak hurbildu dira, ezinezkoa da zibilak ontziz ateratzea, eraso handia errendizioa justifikatzeko, bi konzentrazio-esparru.
Mancini Jeneralaren telegrama Doria CTVko Komandanteari: Aplikazio materiala zaila da.
Gelich Koronelaren telegrama Gambara Jeneralari: Enbaxadoreak negoziaketen berriak jasotzea nahi du.
Biarritzeko Miramar Hotelean uztailaren 11ko 22ak eta uztailaren 12ko 1ak artean egindako bileraren konklusioak – Bencini Maiorra eta Jose María Lasarte Diputatuak adostutako adierazpenak.
Berti Jeneralaren telegrama Doria Jeneralari: Francori negoziaketen berri ematen diot.
Gelich Koronelaren txostena, Italiako Ordezkaritzaren burua Francoren aurrean, Mancini Jeneralarentzako: Francorentzat negoziaketek garrantzi txikia dute, “Jose Antonio Aguirre atxilotuta".
Gomá Kardinalak Pacelli Kardinalari bidalitako telegrama, Francok planteaturiko proposamenak onartzen ditu, besterik ez.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Batailoien errendizioa interesatzen zaigu soilik, mandatariak ez dira ahalguztidunak, “harrapaketa” itxura izan dezala, ez “errendizioa”.
Mancini Jeneralaren fonograma Doria Jeneralari: Alberto Onaindiaren zain.
Doria Jeneralaren agindua: Nazionalisten gaineko bonbardaketak berriz hasten dira.
CTVren Informazio Zerbitzuaren Oharra: Alberto Onaindiari helarazitako telegrama (faltsua).
Alberto Onaindiak italiarren abegi ona eskertzen du.
CTVren Informazio Zerbitzuaren Oharra: Santanderren egin beharreko komunikazio garrantzitsuak Alberto Onaindiaren partetik.
Onaindiaren oharra, Da Cunto eta Bencinirekin izandako elkarrizketari buruzkoa, erasoa oso laburra, ebakuazioa posiblea da ontzien zerrenda ematen bada, haiek lortuko dute bidea irekitzea.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Negoziaketak Alberto Onaindiarekin, Santanderrera abiatuko dira batailoien kokalekua eta errendizio modua zehazteko.
Mancini Jeneralaren telegrama Doria Jeneralari: Aste bat proposamenerako.
Ciano Ministroaren telegrama Doria Jeneralari: “Negoziaketak zein puntutan daude”.
Doria Jeneralaren erantzuna negoziaketen egoeraren inguruan, aire-eraso bortitza iradokitzen da.
Vatikanoaren aurrean erantzukizuna duen Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama: Vatikanoak Italiari ohartarazten dio, Onaindia bere hitza betetzen ez duen ero bat dela.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari: Francok zehaztuko du errendiziorako modalitatea.
Gelich Koronelaren oharra, Italiako Ordezkaritzaren burua Francoren aurrean, Gambarra Jeneralari: Dávila Jenerala, Francoren ordezkari.
Ordezkari euskaldunei entregaturiko oharra, Biarritzen, 1937ko uztailaren 13an, 24etan.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari. Bileraren memoranduma.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Jose Antonio Aguirre errendizioa atzeratzen saiatzen ari da, 15etik aurrera geure buruzagiei jarraibideak eskatuko dizkiegu, negoziaketak aurrera jarraitzen al duten jakiteko.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Baliteke Jose Antonio Aguirre indarra galdu izana, Francok beregain jokatzen duela dirudi.
Gambara Jeneralaren irratia Doria Jeneralari; Jose Antonio Aguirrek ez du erantzuten.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari, bonbardaketekin bigundu.
Doria Jeneralaren irratia Ciano Ministroari: Francok ez du errendizioa sinesten.
Bencini Maiorrarentzako markonigrama: Francok ez du erasoari buruzko informaziorik ematen.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari: Jose María Lasarte ultimatumerako, berri onekin itzuli da.
Mancini Jeneralaren oharra Bencini Maiorrari. Berriak egiazkoak badira batzartu zaitez nirekin Teniente Koronelak botere osoak dituenean.
Bencini Maiorrak Alberto Onaindia Kalonjeari entregaturiko oharra, Donibane Lohizunen, 1937ko uztailaren 16an - 10 orduak ant.
Mancini Jeneralaren markonigrama Doria Jeneralarentzako: Nobedaderik ez.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Euzkadiko Gobernua lur jota, Francok santandertarrekin negoziatzen ari da ingelesen bitartez.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralarentzako: Jose María Lasartek dio “Berri onak”.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari: Santanderren asmo onak dituzte.
Donibane Lohizunen entregaturiko oharra, 1937ko uztailaren 16an “Flechas Negras”-eko Mandatari Jaunei.
Enbaxadaren oharra Mancini Jeneralarentzako: Jesús Ramírez Olano askatzen saiatzen ari gara.
Mancini Jeneralaren markonigrama Doria Jeneralari: Berri ez hain onak.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Euzkadiko Gobernuak adierazi du zibilak ebakuatzea nahitaezko baldintza dela, eraso handia behar du justifikazio gisa eta agian negoziaketak haustea komeni zaigu.
Euskal ordezkariei entregaturiko oharra, Donibane Lohizunen, 18etan.
Doria Jeneralak Gambara Koronelari bidalitako telegrama: Generalísimoari presioa egin Santander erasotzen hasteko baimena lortzeko.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari: Negoziaketarako gakoa.
CTVren Informazio Zerbitzuaren oharra: Donibane Lohizunen “Flechas Negras”-eko Mandatari Jaunei entregaturiko oharra.
Uztailaren 17an Donibane Lohizuneko Euskal ordezkaritzak Ordezkari italiarrei emandako informazioa.
Uztailaren 17ko arratsaldean Donibane Lohizuneko Euskal ordezkariei bidalitako oharra.
Donibane Lohizunen uztailaren 17ko arratsaldean entregaturiko bigarren oharra Donostiara eramateko helburuz “Flechas Negras”-eko Mandatari Jaunei entregatzeko.
Mancini Jeneralaren telegrama Doria Jeneralari, ez hain onak.
Salamancako Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama: Italiarren lehenengo ultimatuma.
Doria Jeneralak Defentsa Ministerioari bidalitako telegrama: Negoziaketa ez atseginak Espainiako agintearentzako.
Ciano Ministroak informazioa nahi du. Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako.
Fonograma: Da Cuntok azter ditzala negoziaketa paraleloak.
Uztailaren 18ra arteko negoziaketen laburpena, Euzkadiko Gobernuak ez du jarduteko askatasunik, bere zibilak bahituak dira, Francok ez die gure negoziaketei garrantzi handirik ematen eta Gobernua Santanderkoen mende dagoela uste du, Troncosok bermeak eskaintzen ditu errendizioa egotekotan, Francok segurtasun gune bat bermatzen du borrokatzen ez duten herritarrentzako.
Gobernuko Ordezkariak Ministroari: Nahigabea Euzkadiko Gobernuarekin.
CTVko Informazio Zerbitzuaren oharra: Euzkadiko Gobernuak herritar zibilen ebakuaziorako pleitatutako ontzien zerrenda eta non kokatzen diren.
Francok bere gain hartutako konpromisoaren arabera, ez diete trabarik jarriko ihesaldirako itsasontziei.
Francok bere gain hartutako konpromisoaren arabera, ez diete trabarik jarriko ihesaldirako itsasontziei.
Bencini Maior Jaunak eskuz idatzitako ohartxoen kopia.
Euskal Ordezkariei bidalitako oharra, Donibane Lohizunen.
Donostian “Flechas Negras”-eko Mandatari Jaunei entregaturiko oharra Donibane Lohizunetik, 1937ko uztailaren 18an. Gaueko zortziak.
Onaindiak idatzitako laburpena, gaur, uztailak 18, Da Cunto Italiako ordezkariarekin izandako elkarrizketari buruzkoa.
Mancini Jeneralaren fonograma Bencini Maiorrarentzako: Blokeoa hausten duten ontziak daude, horrela ebakuazioa ezinezkoa da.
Negoziaketak euskal nazionalistekin, egoera. Operazio txikia bertan behera, Francok debekatzen du.
Mussolinik Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Santanderren aurrera egin nahi du.
Doria Jeneralaren telegrama Gambara Koronelari: Operazioa prestatzen.
Euskal Ordezkari Jaunei entregaturiko oharra, uztailaren 20an, 11etan, Donibane Lohizunen.
CTVko Informazio Zerbitzuaren oharra, 1937ko uztailaren 20an izandako batzarraren laburpena, ontzien arazoa.
Onaindiaren oharra, Da Cuntorekin izandako bilerari buruzkoa: Mancini Jenerala Frantziara dator, operazio militarra ixteko.
Mancini Jeneralaren txostena CTVko Komandante-buruarentzako, errendizioa nola burutu, burutzeko aukera ezberdinen ikerketa teknikoa.
Francok Mussoliniren iradokizuna onartzen du, italiarrek Santanderreko erasoa zuzentzeko.
Onaindiaren oharra, Julio Jaureguik Troncoso Komandantearekin izandako bilerari buruzkoa, non Francok zuzenean EAJ-PNVrekin Santoñako errendizioa negoziatu nahi duela adierazten duen.
Donibane Lohizunen Euskal ordezkariei bidalitako oharra, 1937ko uztailaren 23an.
“Flechas Negras”-eko Mandatariei entregaturiko oharra gaurko datarekin Euskal Ordezkariek haien partetik jasotako oharrari erantzuna emateko. 1937ko uztailaren 23ko 13etan.
Italiarren oharrak, izandako bilerei buruzkoak.
Euskadiko parteak egindako adierazpenak idazten dira, uztailaren 23ko oharrean zehaztutakoak.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Troncoso Komandantearen negoziaketa paraleloak, italiarrekin adosturiko baldintza berdinak eskainiz.
Mancini Jeneralaren irratia Doria Jeneralari: EAJ-PNVk ebakuaziorako zehaztutako ontzietan kontrabandoa egin izana ukatzen du.
Doria Jeneralaren txostena Ciano Ministroarentzako, Francok Troncoso Komandantearen bitartez egindako negoziaketei buruzkoa.
Bencini Maiorraren txostena Mancini Jeneralarentzako: EAJ-PNVri ultimatuma, bukatzeko batzarra Jose Antonio Aguirrerekin Frantzian.
Bencini Maiorraren txostena Mancini Jeneralarentzako: Jose Antonio Aguirrek dena onartzen du, batzarra egitea izan ezik.
Legio-mandatariei entregaturiko oharra Donibane Lohizunen 1937ko uztailaren 30ean.
Legio-ordezkariek Euskal mandatariei bidalitako oharra.
Doria Jeneralaren oharra Ciano Ministroari negoziaketek izandako geldialdiaren berri emanez, baliteke negoziaketak eteteko unea izatea.
Bere Enbaxadoreak Francori bidalitako gutuna, Mussoliniren nahia helaraziz Francok bere tropak erabili ditzan.
Pariseko Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama: EAJ-PNVk de la Barraren bila dabil.
Donibane Lohizunen Legio-ordezkariei entregaturiko oharra, 1937ko abuztuaren 4an.
Cavalletti Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Aguirrek Valentziara egindako Bidaiaren arrazoiak azalduz. Bilera posiblea Aguirrerekin.
Legio-ordezkariek Euskal mandatariei entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 5ean. Etenaldia negoziaketan.
Doria Jeneralaren txostena Ciano Ministroarentzako, negoziaketen puntu sostengaezinen eta euskaldunei emandako ultimatumaren berri emanez.
Mancini Jeneralaren oharra Bencini Maiorrari: Elkarrizketak ez dira hautsi.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari, bere ustez baldintzak onartzen dituztenean soilik jarraitu behar da.
Legio-ordezkariei bidalitako oharra, 1937ko abuztuaren 8an Donibane Lohizunetik.
Mancini Jeneralaren oharra Doria Jeneralari, azkenengo aukera, Donostiara abiatuko da, baldintzak onartzen badituzte Frantziara joango da.
Baldintzak onartzen badituzte Frantziara abiatuko da behin, kasu horretan Da Cuntok eta Bencinik zehaztapen militarrak negoziatuko dituzte.
Legio-ordezkariek Euskal mandatariei bidalitako oharra, 1937ko abuztuaren 9an.
Informazio Zerbitzuaren oharra Mancini Jeneralarentzako, erasoa martxan jarri da.
Da Cunto Maiorraren oharra, Juan Ajuriaguerra etorriko dela jakinarazten diote.
Doria Jeneralaren oharra Mancini Jeneralari 16tik aurrera bilerarik ez egiteko aginduz.
Cavalletti Kontsularen oharra Enbaxadorea eta Doria Jeneralarentzako, EAJ-PNVk 48 orduko epean erantzungo du.
Mancini Jeneralaren oharra Doria Jeneralari, telegrama zuzena al den galdetuz.
Doria Jeneralaren oharra Mancini Jeneralari, telegrama baieztatuz.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari, biharko, osteguna, 14etan behin-betiko erantzuna.
Ciano Ministroak Enbaxadoreari bidalitako telegrama, Cavalletti eta Aguirreren arteko bilera debekatuz.
Jose María Lasarteren oharra italiarrei, Juan Ajuriaguerra ailegatuko da, datu guztiak dakartza.
Mancini Jeneralarentzako oharra nazionalistek baldintzak modu esplizituan onartzeko agindua emanez.
Mancini Jeneralaren telegrama Bencini Maiorrari, zeinean Jose María Lasarteren komunikazioaren berri emateko agintzen dion.
Jose María Lasarteren oharra Francesco Cavalletti Kontsulari, Alberto Onaindia gaixorik dagoela adieraziz.
Mancini Jeneralaren oharra Doria Jeneralari, non erasoa hasi denean batailoi nazionalistekin egin daitezkeen jokaleku ezberdinak azaltzen dizkion eta errendiziorako baldintzak onartzea ezinbesteko baldintza dela helarazi diela adierazten dion.
CTVren Informazio Zerbitzuaren barne-oharrak, hasieratik izandako egoera laburbilduz, lortutatko akordio eta desadostasunak, nahi dute baina ezinezkoa dirudi, bitartean Francoren ordezkari bat iritsi da.
CTVren txostena. Nazionalistek Franco iristea nahiago dute, blokeoa lasaitu da, inork ez du uste aurka egingo dutenik.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari, errendizioa lortzea oso gogorra izango da.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari, 15a egun definitiboa dela adieraziz.
Da Cunto Maiorraren fonograma Bencini Maiorrari, Juan Ajuriaguerra ez da iritsi.
Da Cunto Maiorraren fonograma Bencini Maiorrari, Juan Ajuriaguerra iritsi da, ohar iheskorra, erantzun kategorikoa eskatzen da.
Mancini Jeneralaren txostena Italiako Gerra Ministerioarentzako, negoziaketen gorabeheren berri emanez. Jarrera anbiguoa, euskal ordezkaritzak akordioak beteko dituztela adierazi behar du.
Legio-ordezkariek Euskal Mandatariei entregaturiko oharra, 1937ko abuztuaren 18an, goizean.
Legio-ordezkariei bidalitako oharra 1937ko abuztuaren 18an, arratsaldean, Donibane Lohizunen.
Mancini Jeneralaren txostena Italiako Gerra Ministerioarentzako, negoziaketen gorabeheren berri emanez. Juan Ajuriaguerrari bidalitako ultimatumak, epemuga 14ko 24etan dutenak, egun horretan jasotako osatu gabeko erantzuna, eta 15ean zehar trukatutako oharrak, baldintza negoziaezinekin atxikitzen dira; guztia onartzen da puntu bat izan ezik. 1 ERANSKINA Alberto Onaindiaren oharra Juan Ajuriaguerra iritsi dela esanez. 2 ERANSKINA Italiarren oharra, non baldintzak onartu arte batzartzeko aukera oro baztertzen duten. 3 ERANSKINA Legio-ordezkariei abuztuaren 14ko 24etan entregaturiko oharra. 4 ERANSKINA Da Cunto Jaunak euskal ordezkariei egindako ahozko komunikazioa 1937ko abuztuaren 15eko goizean. 5 ERANSKINA Legio-ordezkariek Euskal mandatariei entregaturiko oharra, abuztuaren 15eko arratsaldean.
Da Cuntoren oharra, baldintza guztiak onartuz, E paragrafoa izan ezik.
Bencini Maiorraren oharra Da Cuntori, Mancini Jeneralari Batailoi euskaldunak lekuz kanpo daudelaren berri emateko premia adieraziz.
Da Cunto Maiorraren fonograma Bencini Maiorrari. Ez dago erantzunik, erantzuna 15etan.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralarentzako. Euskaldun eta asturiarren arteko liskarrak errenditzeko.
Doria CTVko Komandantearen oharra Mancini Jeneralarentzako: isiltasuna 13ak arte.
Da Cunto Maiorraren fonograma. 16etan ez dago erantzunik.
Legio-ordezkariei bidalitako oharra Donibane Lohizunetik, 1937ko abuztuaren 16an, eguerdian.
Legio-ordezkariei bidalitako oharra Donibane Lohizunetik, 1937ko abuztuaren 17an, eguerdian.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: barkamena eskatu diete eta baldintzak onar ditzatela erantzun zaie.
Bencini Maiorraren Oharra Mancini Jeneralari: Atxilotuek negoziaketak abian direla entzun dute, denak poz-pozik, ofizialak ere.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Bilbo berpiztu da zailtasunak izan arren, fabrikak martxan.
Alberto Onaindiaren oharra, euskal batailoiek duten posizioa adieraziz, 1937ko abuztuaren 18an.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Alferrik da jarraitzea, beraiena da erantzukizuna, iruzur egin digute euren ezintasuna ezkutatuz, idatzi batean azal dezatela euren porrota.
CTVko Informazio Bulegoaren oharra Mancini Jeneralarentzako, 6 batailoi euskaldun gure kontra borrokatzen ari dira, ez dute erasotzeari uzteko agindurik jaso, txarto borrokatzen dute baina hori gogorik ez dutelako da, ordezkariek iruzur egin digute.
Legio-ordezkariek Euskal Mandatariei entregaturiko oharra, 1937ko abuztuaren 19an. Kalteen erantzukizuna alde euskaldunak dauka.
Doria Jeneralak Mancini Jeneralari, proposatutakoa onartzen dut, esan edozein negoziaketarako epea bukatu dela.
Bencini Maiorraren fonograma Da Cunto Maiorrari, Frantziara joan dadila errenditu nahi dira eta.
Da Cunto Maiorraren fonogramak Bencini Maiorrari, ez dut ulertzen, gaur negoziaketak hausten dira. Oharra entregatzen dut edo ez.
Da Cunto Maiorraren fonograma, kontraesanak daude baina haustura-oharrarekin nahiko da.
Bencini Maiorrarentzako fonograma, Mancinik Da Cunto Maiorrari agintzen dio negoziaketen haustura-oharra entregatzeko.
Bencini Maiorrari fonograma, iheslarien arabera, denak batera errenditu nahi dira.
Doria Jeneralaren agindua buruzagi guztiei, atxilotu italiarrak fusilatzen dituztela ikusita, fusila itzazue ofizial, komisario eta buruzagi guztiak.
Enbaxadoreak Idazkari Nagusiari bidalitako telegrama, bidean atzeman diren telegramen arabera, antzua da erresistentzia guztia.
1937ko abuztuaren 20an, eguerdian, Donibane Lohizunetik Legio-ordezkariei bidalitako oharra. Errendiziorako momentua iritsi da.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako. Berriro martxan negoziaketak Ajuriaguerrarekin.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari, adierazi iezaiezu 24KO 24 ORDUAK baino lehen errenditzen direnei baldintzak aplikatuko zaizkiela, gainontzekoei ez.
Legio-ordezkariek Euskal mandatariei entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 21ean, gauean. 24AN 24ETAN.
Ordezkariei Donibane Lohizunetik bidalitako oharra, abuztuaren 22an, 13etan.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako: Dena adostu da, non eta nola entregatuko diren, ebakuaziorako ontziak, Ajuriaguerra Santanderrera.
Mancini Jeneralak "Flechas" Dibisioaren Buruzagiari bidalitako telegrama, baliteke Estatu Nagusiko ofizial bat agertzea eta tropak pasatzen direnerako prestatu behar izatea.
Alberto Onaindiak Cavalletti Kontsulari entregaturiko oharra 19etan errendiziorako baldintzak onartuz.
Legio-ordezkariek Euskal mandatariei entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 22an, 19etan.
Mancini Jeneralaren telegramak Doria CTVko Komandantearentzako: Baldintzak onartzen dituela adierazten dio eta ebakuaziorako ontzien zerrenda atxikitzen du.
Mancini Jeneralaren telegramak Doria CTVko Komandantearentzako: Pasa den gauetik hiru eguneko epea onartu dutela adierazten dio, eta mandatariek Torrelavega erasotu eta Solareseko jarduera atzeratzea eskatzen dutela.
Doria CTVko Komandantearen telegrama Mancini Jeneralari, dena ondo doa, baina batailoiak ez daude egon beharreko lekuan, erne ibili tranpekin.
Legio-ordezkariek euskal mandatariei entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 22an, 19etan.
Mancini Jeneralaren fonograma Doria CTVko Komandanteari: Puntuen zehaztapena, nondik batailoi nazionalistak pasatzea espero den, ebakuaziorako merkataritza-ontzien zerrenda.
Oharra, euskal tropen errendiziorako puntu posibleak zehazten dituena.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari, erne ibili tranpekin.
Bencini Maiorraren oharra Mancini Jeneralari, atzo 16 batailoi euskaldun borroka frontean.
Enbaxadorearen telegrama Kanpo Arazoetako Ministerioari: Batailoiak kontzentratzen dira.
Mancini Jeneralak Jose María Lasarteri bidalitako telegrama, adostutakoa bete beharrean borrokan ari dira 16 batailoi, italiarrak konpromisotik aske sentitzen dira.
Jasotako fonograma: Francesco Cavalletti Kontsulak oharra entregatu du. Aginduak bertara helarazi dira airetik.
Legio-ordezkariek Euskal Ordezkariei Donibane Lohizunen entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 23an, 18etan. Konpromisotik aske.
1937ko abuztuaren 23ko 18 orduetako berrien aurrerapena.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, azkeneko egunetako negoziaketei buruzkoa.
Hendaian Donostiako Kontsul Jaun Txit Gorenari entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 22an, 19etan: “Oharreko edukia onartu eta baieztatzen dute, eta berehala burutzeko konpromisoa hartzen dute”
Legio-ordezkariei bidalitako oharra, Donibane Lohizunetik, abuztuaren 23an, 20:30etan.
Gambara Jeneralaren telegrama atxilotuentzako dendak prestatzeko aginduz.
Donostiatik Flechas Dibisioari bidalitako fonograma, Juan Ajuriaguerra errendizioa burutzeko helburuz Santaderrera abiatu delaren berri emanez.
Benciniren fonograma, batailoiak gaurko gaueko ordu bietan pasatzea aurreikusten dela adieraziz.
Santoñako ebakuaziorako kontrataturiko ontzien egoera-txostena.
Legio-ordezkariek Euskal ordezkariei bidalitako oharra, Donibane Lohizunen 1937ko abuztuaren 24an XV.
Mancini Jeneralaren oharra, zeinean Doria CTVko Komandanteari jakinarazten dion Euskal mandatariek gaur errendizioa bermatzen dutela eta gaur goizean mugimenduen berri emango dutela.
Oharra, 1937ko abuztuaren 24koa, 19 ½ orduetan, Euskal ordezkariek Santoñako atxilotuen egoera, ordena publikoaz arduratuko diren batailoiak, ofizial bitartekarien izenak eta indarren egoeraren berri ematen dute, eta epea luzatzea eskatzen dute.
Mancinirentzako fonograma, 19:30etako oharraren berri emanez.
Euzko Gudarostearen errendiziorako akordioa, Sobrino Eguileor Uribarrena Jauna eta Raimundo Pujana Echeandia Jauna, alde batetik, eta Amilcare Farina Jauna Estatu Nagusiko Teniente Koronela eta Bartolomé Barba Jauna Estatu Nagusiko Komandantea, bestetik, Guriezon sinatutakoa, Espainiaren onerako eta bertan zehaztutako arauen arabera.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako, bi ofizial azaldu direla eta hogeita hamar mila gizon errenditu daitezkelaren berri emanez.
Euzkadiko Estatu Nagusiko Buruak Guriezoko baldintzekin ados dagoela adierazten du eta errendiziorako epea luzatzea eskatzen du.
Mancini Jeneralaren txostena CTVko Doria Komandantearentzako, zeinean 33.000 gizon errenditzeko prest daudela adierazten dion.
"Flechas" Dibisioaren adierazpena Gaztelako 62 Dibisioaren Buruzagitzari: Gaur hasiko dira pasatzen errenditutako unitateen hamazazpi mila kide.
Mancini Jeneralaren oharra: Parlamentuko kide diren Aiion eta Lasarte Kapitainak agertzea espero da.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari baldintzarik gabeko errendizioa gauzatzea aginduz, epeak bukatu dira eta.
Mancini Jeneralaren oharra Doria CTVko Komandanteari beste bi kapitain agertu direla adieraziz.
Mancini Jeneralaren oharra Doria CTVko Komandanteari errendiziorako hainbat zutabe antolatu direlaren berri emanez.
Legio-ordezkariek Euskal Mandatariei entregaturiko oharra 1937ko abuztuaren 25ean. Epea luzatzea, errendizioaren xehetasunen arabera.
Donibane Lohizunetik Italiak Donostian duen Kontsul Jaunari bidalitako oharra, abuztuaren 25ean 12-45etan, Legio-ordezkariei entregatzeko.
Francoren agindua Gelich Koronelari, Mancini Jeneralari errendituen nahirik ez onartzeko helaraziz, baldintzarik gabe entregatu behar dira.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako, zeinean Francoren agindua helarazi eta jarraibideak eskatzen dizkion.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralarentzako, zeinean bere goizeko jarraibideei men egiteko agintzen dion.
Mancini Jeneralaren oharra Doria CTVko Komandanteari, Estatu Nagusiko Buruzagiaren epea luzatzeko eskaera helaraziz. Ezetz erantzuten zaio. Berorren gorentasunak ezetz erantzuten du.
Ohar anonimoa, negoziaketa luzeak, hiru ohar atxikitzen dira, pasatzen ez badira negoziaketa guztiak bertan behera.
Doria Jeneralaren oharra Mancini Jeneralari, zeinean edozein mesede esklusiboki bere eskuzabaltasunaren mende dagoela adierazten duen.
Doria Jeneralaren markonigrama Mancini Jeneralari luzapenik onartzen ez duela adieraziz.
Doria Jeneralak Ministerioei bidalitako telegrama euskaldunek mandatariak bidali dituztela adieraziz, eta berak baldintzarik gabeko errendizioa agindu duela.
Piazzoni Jeneralaren oharra Mancini Jeneralari, baldintzak eskatuz.
Doria Jeneralaren telefonema Gelich Koronelari, zeinean adostutako baldintzak helarazten dizkion.
CTVren Operazio-egunkaria 1937ko abuztuaren 25eko 9:00ak eta 23:00ak bitartean.
Mancini Jeneralarentzako oharra, bi pertsona ezagun Laredora abiatu direla adieraziz.
Legio-ordezkariari entregaturiko oharra, 1937ko abuztuaren 25eko 20:40etan.
Enbaxadak Barne Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama, Espainia eta Italiako Agintaritzen arteko zailtasunen berri emanez, baina Francok errendizio-baldintzak betetzeko borondatea dauka.
Ciano Ministroak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, zorionak emanez.
Operazioetara bidalitako fonograma, errendizioa iragarri ez dezaten, errepresaliak saihesteko.
Santoñatik Aguirreri bidalitako telegrama, egoera oso larriaren berri emanez eta Ajuriaguerra eta Arteche Gasteizera abiatu direla adieraziz.
Ajuriaguerrak Aguirreri bidalitako telegrama, italiarrak sartu direla eta alde egitea ezinezkoa dela, gudariek eragozten dutelako, adieraziz.
Euskal Mandatariei ahoz egindako komunikazioa abuztuaren 29an.
Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama, barkamen irizpideak aplika daitezen esku hartu duela adieraziz.
Mancini Jeneralaren oharra Doria CTVko Komandanteari bederatzi batailoi errenditu direla adieraziz.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako, zeinean Santoñara iritsi diren mandatariei epea ez dela luzatuko adierazi dietela jakinarazten dion.
Mancini Jeneralak Doria CTVko Komandanteari bidalitako telegrama, "Flechas Negras" Brigadak Santoñan barrena aurrera egiten dutela eta mandatariek errendizioari buruz ez hitz egitea, errepresaliak saihesteko, eskatzen dutela esanez.
Jose María Lasarteren oharra Italiak Donostian duen Kontsulari, elkarrizketa bat izatea eskatuz.
Mancini Jeneralaren txostena Doria CTVko Komandantearentzako, Juan Ajuriaguerrarekin izandako elkarrizketa helaraziz.
Italiarren erantzuna euskal negoziatzaileen erreklamazioei eta Legionarioen partetik Euskal Mandatariei entregaturiko oharra abuztuaren 26ko gauean.
Francesco Cavalletti Kontsulari bidalitako fonograma, Jose María Lasarterekin bilera etenda manten dezan.
Gamir Jeneralak Prieto Ministroari bidalitako telegrama, tropek Asturiasera atzera egiten dutela eta batailoi nazionalisten altxamenduaren berri emanez.
CTVren Operazio-egunkaria 1937ko abuztuaren 26ko 8:15ak eta 13ak bitartean.
Doria Jeneralak Mussoliniri bidalitako telegrama, Santanderren sartu direla adieraziz.
Doria Jeneralaren radiograma Mancini Jeneralari aurkariaren eskakizunik kontutan ez hartzeko agindua emanez.
Mussolinik Doria Jeneralari bidalitako telegrama, bere poza adieraziz.
"Flechas Negras"-eko Buruzagiak Francori bidalitako telegrama, batailoi nazionalisten errendizioaren berri emanez.
J.A. Aguirrek Irujo Ministroari bidalitako telegrama, euskaldunak Errepublikak Santanderren duen azken erresistentzia direla adieraziz.
Mancini Jeneralak Doria CTVko Komandanteari bidalitako telegrama, atxilotu kopurua arazo bat dela adieraziz.
Mancini Jeneralak Doria CTVko Komandanteari bidalitako telegrama, "Flechas Negras" Brigada Santoñatik Santanderrera kostaldetik gerturatzen dela adieraziz.
Mancini Jeneralak Doria CTVko Komandanteari bidalitako telegrama, hamabost mila atxilotuak zaintzeko tropa gehiago eskatuz.
Francok Mussoliniri bidalitako telegrama, eskerrak emanez.
Doria Jeneralak Ministerioei bidalitako telegrama, CTVk Santanderretik egindako desfilearen berri emanez.
Oharra Donibane Lohizuneko Legio-ordezkariei. Abuztuaren 27ko 7:30etan.
Italiako Ordezkaritzaren fonograma Informazio Zerbitzuari galdetuz ea Euzkadiko Gobernuak pasaporteak egin zituen.
Ciano Ministroak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Mussolinik erasoarekin jarraitu nahi duela adieraziz.
Piazzoni Jeneralaren fonograma Mancini Jeneralari Unceta eta Lucio Arteche berarekin negoziatu nahi dutela esanez.
Doria Jeneralak Ministerioei bidalitako telegrama, 22.000 gizonen errendizioaren berri emanez eta Francorekin dituen zailtasunak azalduz.
Barba Komandanteak Farina Koronelari bidalitako gutuna, Dávila Jeneralak ontziak irtetzea debekatu eta “Guardia de Asalto” indarraren presentzia, atxiloketak egiteko, agindu duela adieraziz.
Barba Komandanteak Sandro Piazzoni Jeneralari bidalitako gutuna, Dávila Jeneralak ontziak irtetzea debekatu eta “Guardia de Asalto” indarraren presentzia, atxiloketak egiteko, agindu duela adieraziz.
Mancini Jeneralaren oharra Doria CTVko Komandanteari, Dávila Jeneralaren aginduaren aurrean italiarrek zer egin behar duten galdetzeko.
Kanpo Arazoetako Ministerioak Enbaxadoreari bidalitako telegrama, Bordeleko Auzitegiak Bilboko Bankuetako ondasunak garraiatzen zituzten itsasontziak enbargatu dituela adieraziz.
Mancini Jeneralaren agindua Pieche Koronelari atxilotuak zaintzeko baldintzak zehaztuz.
Kanpo Arazoetako Ministerioak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Erroman Santanderreko garaipenaren ostean egindako ospakizunaren berri emanez.
Doria Jeneralaren ofizioa, Konzentrazio-esparruen hornidurarako arduradunak zehaztuz.
Sandro Piazzoni Jeneralaren txostena, "Flechas Negras" Brigada Mistoaren Jeneral Komandantea, bere unitateak garatutako operazioei buruzkoa, Guriezoko Hitzarmenetik Santoñako behin betiko okupaziora.
Cavalletti Jauna Donostiako Kontsulak bere Enbaxadoreari bidalitako gutuna, Santoñako errendizioari buruzkoa.
Piazzoni Jeneralak Barba Komandanteari bidalitako gutuna, bere gutunari erantzuna emanez eta berak Franco eta Mancinik zer adostu duten ez dakiela adieraziz.
Doria Jeneralaren radiograma Mancini Jeneralari, atxilotuei jaten emateko zailtasunen berri emanez.
Ciano Ministroak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Santoñari buruzko jarraibiderik gabe.
Mancini Jeneralaren txostena Doria Jeneralarentzako, euskal atxilotuen egoera eta euren arazo politikoak zehazten dituena.
Juan Ajuriaguerrak Piazzoni Jeneralari bidalitako gutuna, bere kexak helaraziz, Duesoko Penaldegian atxilotua izan ondoren.
Donibane Lohizunetik Legio-ordezkariei bidalitako oharra, 1937ko abuztuaren 29an, 14etan.
Farina Teniente Koronelaren oharra Piazzoni Jeneralari, Dávila Jenerala atxilotuak eta materialaz arduratzeko agertu dela jakinarazteko.
Iparraldeko Armadaren Estatu Nagusiaren agindua Pieche Koronelari, atxilotuen entrega burutu dezan.
Ministerioei bidalitako telegrama, Santanderreko frontearen hondamenaren berri emanez.
Onaindiaren oharra, Parisera egindako bidaia deskribatuz, Italiako Ebaxadorea eta Vatikanoko nuntzioarekin bildu eta Erromarako pasaporte bat lortzeko.
Franco Jeneralak Generalisimoaren Kuartel Nagusiko Estatu Nagusiaren bitartez Pieche Koronelari emandako agindua, Doria Jeneralari atxilotuak entregatzeko agindu formala helarazi diezaion.
Enbaxadorearen telexpresoa Ciano Ministroarentzako, Francorentzat desadostasunak bukatu direla eta errukitasuna eskainiko dutela adieraziz.
Informazio Zerbitzuaren oharra Ganbara Koronelari, zeinean atxilotuak babesteko neurriak iradokitzen dizkion.
Gelich Jeneralarentzako oharra, Francok presoak sailkatzeko italiarren presentzia onartzen duela adieraziz.
"Oficina España"ko Buruaren oharra Ministroari, Onaindiarekin izandako bileraren berri emanez, zeinean bere hitza bete ez duen.
Pieche Koronelaren irizpidea Italiako Armada eta euskal atxilotuekin duten harremanei buruzkoa.
Doria Jeneralaren oharra Kanpo Arazoen Ministerioari atxilotuen entregaren berri emanez.
Juan Ajuriaguerra eta Lucio Artechek Mancini Jeneralari bidalitako gutuna, denak atzerrira ateratzea eskatuz.
Ohar anonimoa hurrengo galderarekin: Zeintzuk dira Roattaren promesak?
Pieche Koronelaren jakinarazpena Doria Jeneralari atxilotuen entregaren inguruan.
Mancini Jeneralaren txostena Doria Jeneralarentzako, negoziatzaileei, Juan Ajuriaguerrari eta Lucio Artecheri egindako promesen berri emanez.
Doria Jeneralaren oharra Mancini Jeneralari Burgosera abiatzeko aginduz, negoziaketak azaltzeko.
Doria Jeneralaren oharra Enbaxadoreari, Mancini Jeneralari Burgosera abiatzeko emandako aginduaren berri emanez, negoziaketak azaltzeko.
Mancini Jeneralak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Francorekin izandako bilerari buruzko informazioa emanez, CTVko tropen erabileraren inguruan.
Mancini Jeneralaren txostena Doria Jeneralarentzako, Francorekin Santoñako Paktuaren inguruan izandako bilerari buruzko informazioa emanez, Mancinik egindako planteamenduak, eta Francoren erantzuna euskal atxilotuekin gertatuko denaren inguruan.
Mancini Jeneralaren txostena Doria Jeneralarentzako Francoren iritziaren berri emanez, hau da, ez duela Santoña gertatutakoagatik italiarren kontrako kanpainarik espero, nazionalistei jakinarazi dietelako errepresaliak egongo direla.
Doriaren telegrama, bihar atxilotuei Francoren akordioa helaraziko die, eta honen saiakera Flechas Negras bere agindupean geratzeko, erabaki nagusiak eskatuko ditu.
Doria Jeneralaren txostena Ciano Ministroarentzako, Mancini eta Francok izandako bilerari buruzkoa, bileraren edukia zehaztuz. Azkenean eskatzen dio negoziaketak Francorekin aurrerantzean Enbaxadoreak egitea.
Enbaxadorearen txostena Doria Jeneralarentzako, Alberto Onaindiak Cianori egindako bisitari buruzkoa, nola kalera atera zuten azaltzen duena.
Doria Jeneralak Francori egoera gogoan hartzen duela jakinaraztea agintzen du, Mancinirekin izandako bileraren ostean.
Landsbury Jauna Diputatu laboristak Ciano ministroari egindako eskaera, Santoñako atxilotuentzako barkamena aldarrikatuz.
Pieche Koronelaren txostena Doria Jeneralarentzako gudarien eta beste euskal atxilotuen Konzentrazio-esparruen inguruan.
Sailkapen-batzordean dagoen Italiako ordezkariak epaiketa sumarisimoak hasi eta lehenengo 182 heriotza-zigorrak ezarri direla jakinarazten du.
Doria Jeneralaren oharra Enbaxadoreari heriotza-zigorren inguruan.
Enbaxadorearen oharra Doria Jeneralari heriotza-zigorren inguruan.
Italiak Donostian duen Kontsularen txostena Santanderreko egoerari buruzkoa, nazionalak sartu eta gero.
Doria Jeneralaren oharra Enbaxadoreari Ministerioaren jarrera jakinarazteagatik eskerrak emanez.
Donostiako Kontsularen txostena Enbaxadorearentzako, euskal atxilotuen egoerari buruzkoa italiarrekin.
Donostiako Kontsularen txostena Enbaxadorearentzako, Juan Ajuriaguerraren inputazioari buruzkoa eta Aguirre baino garrantzitsuagoa dela adieraziz.
Britainia Handiko Enbaxadorearen telegrama, Lord Landsburyren kudeaketei buruzkoa euskal atxilotuen barkamenaren alde.
Italiako Enbaxadorearen txostena, Francok euskal soldaduen inguruan duen iritziari buruzkoa.
Euskal ordezkariek Legio-agintari Gorenari Angletetik igorritako oharra, 1937ko irailaren 18an.
Lasarte Diputatuaren txostena Jose Antonio Aguirrerentzako, Santoñako atxilotuen gogo-aldarteari buruzkoa.
Enbaxadorearen txostena Ciano Ministroarentzako, Francoren mandatariarekin mantenduriko elkarrizketari buruzkoa, zeinean honek Doria eta Mancini Jeneralak gogoko ez dituela adierazi duen.
Italiako Enbaxadore Jaunarekin gaur,1937ko irailak 19, egindako hitzaldiaren laburpena.
Enbaxadoreak Doria Jeneralari bidalitako telegrama, Erromari errendizioari buruz kontatutakoa zehaztuz.
Francok bere Enbaxadoreari Italian bidalitako oharra, honek Mussoliniren Gobernuari helarazteko, CTVko buruzagiarekin izandako harremanen inguruan eta honek Santoñako errendizioaren aurrean izandako jarrera azalduz, ordezkatzera bultzatuz.
Doria Jeneralak Enbaxadoreari bidalitako telegrama, Juan Ajuriaguerraren anaiaren nazioarteko iskanbila pizteko mehatxua helaraziz.
Informazio Zerbitzuaren oharra Doria Jeneralari, nazio-prentsan argitaraturiko artikulu baten inguruan, zeinean negoziaketak "broma itzelak" izan zirela adierazten den.
CTVko Informazio Zerbitzuaren txostena Erromako Informazio-militar Zerbitzuarentzako, azkeneko erantzukizuna Doria Jeneralarena dela adieraziz.
Italiak Castro Urdialesen duen Kontsularen txostena, gerra-atxilotuekin daukaten jarrerari buruzkoa.
Francoren Idazkaritza Nagusiaren eskakizuna Santanderren konfiskaturiko gerra-materiala entregatzeko, Italiako Enbaxadoreari bidalitakoa.
Pariseko Enbaxadaren txostena Kanpo Arazoetako Ministerioarentzako, Rivollet-Cimpincio (Borrokalari Italiarren Lehendakariordea Parisen) elkarrizketari buruzkoa.
Italiak Espainian duen Enbaxadoreak Francori bidalitako telegrama, CTVko buruzagiaren kargu-uzteari buruzkoa.
Italiak Espainian duen Enbaxadoreak Francori bidalitako telegrama, Mussolinik CTVko buruzagia aldatzearekin ados dagoela adieraziz.
Enbaxadorearen komunikazioa, Italiako Armadaren buruzagiaren aldaketaren berri emanez.
Lucio Artechek Mancini Jeneralari bidalitako gutuna, Dueson egindako lehenengo fusilamenduen berri emanez.
Juan Ajuriaguerrak Mancini Jeneralari bidalitako gutuna, Dueson egindako lehenengo fusilamenduen berri emanez eta berari errua botaz.
Enbaxadorearen oharra Italiako Ordezkaritzaren Buruari (Kuartel Nagusiaren aurrean erantzukizuna duena), Juan Ajuriaguerraren alde egin dezan.
Italiako Ordezkaritzaren Buruaren (Kuartel Nagusiaren aurrean erantzukizuna duena) oharra Enbaxadoreari, Juan Ajuriaguerra eta gainontzeko euskal atxilotu nazionalisten alde egindako gestioen berri emanez.
Memoranduma, Juan Ajuriaguerra eta Lucio Artecheri heriotza-zigorra ezarri dietelaren berri ematen duena.
Diplomazia-kabinetearen erantzuna Italiako Enbaxadari Landsbury Diputatu Laboristaren eskakizunen inguruan.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako, Santanderko erorialdia eta Errepublikako Gobernuaren iritziari buruzkoa.
Donostiako Kontsularen txostena bere Enbaxadorearentzako Ajuriaguerrari buruz, bere aita karlista aipagarria dela adieraziz.
Enbaxadorearen txostena Kanpo Arazoetako Ministroarentzako, euskal atxilotuei buruzkoa, euren sailkapena eta helmuga, burututako fusilamenduak, eta heriotz zigorra duten 453 presoen etorkizuna.
Ciano Ministroak Enbaxadoreari bidalitako telegrama, Juan Ajuriaguerra eta 300 atxilotu euskaldunentzako barkamena eska dezan.
Lucio Artecheren gutuna Mancini eta Cavallettiri, elkarrizketak berreskuratzeko asmoz.
Jose María Lasarteren txostena Jose Antonio Aguirrerentzako, Santoñako atxilotuen egoerari eta italiarrekin duten harremanari buruzkoa.
A. Onaindiak Italiak Donostian duen Kontsulari bidalitako gutuna, laguntza pertsonala eskatuz.
Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama, Ajuriaguerrari heriotz-zigorra kommutatu diotela adieraziz.
Enbaxadorearen agindua Kontsulari Onaindiarekin batzartu ez dadin.
Enbaxadaren telegrama Kanpo Arazoetako Ministerioari, zigorren kommutazioa eta aurreikusten diren trukeen berri emanez.
Enbaxadak Kanpo Arazoetako Ministerioari bidalitako telegrama, zigorren kommutazioa eta aurreikusten diren trukeen berri emanez.
Alberto Onaindiaren txostena, Italiak Donostian duen Kontsularekin Donibane Lohizunen izandako bilerari buruzkoa.
Enbaxadoreak Ministerioari bidalitako telegrama, ez da komenigarria Ajuriaguerraren indultua argitaratzea aurrekari ospetsua ez bilakatzeko.
Enbaxadorearen txostena Kanpo Arazoen Ministroarentzako, euskal atxilotuei buruzkoa, euren sailkapena eta helmuga, burututako fusilamenduak, eta heriotza-zigorra duten 453 presoen etorkizuna.
Mancini Jeneralaren agindua Pieche Koronelari, atxilotuak zaintzeko eta dokumentuak babesteko baldintzak zehaztuz eta nazionalekin mantentzen diren harremanak CTVko Buruzagiari uzteko adieraziz.