Arabaren eta bere erakundeen historia laburra: Eduardo Inclán Gil
Azkenaldian, gure Probintziaren Historiaz hitz egiten denean, beti izaten da ekimenen bat (politika arlokoa edo administrazio eta ogasunekoa) justifikatzeko asmoz. Era berean, Arabako Historiaren berezitasunari garrantzia kentzeko prozesu tinkoa dago, lurralde honek Euskadiko Historiarekin daukan txarto ulertutako lotura nabarmentzeko helburuz, elementu komunak iritzi publikoaren aurrean sendotu beharko balira bezala, gure iraganeko berezitasun eta ezberdintasunak ezkutatu eta marjinatuz. Arabako kasuan, garrantzitsuak izan dira Lurralde Historikoaren sorrera prozesuan berezitasun ugari, besteak beste: “Borondatezko Entrega” (1332), hau da, Lautadako lurren integrazioa Gaztelako gobernuaren erregimen orokorrean; Arabako Anaiartearen sorrera, instituzio komunen prozesu fundatzailea (1458); eta Diputatu Nagusiaren finkatzea Arabako erregearen ohiko ordezkari bezala, 1534ko erreformaren ostean; edo, orain dela gutxiago, 1878tik etengabean Kontzertu Ekonomikoa Estatu Zentralarekin mantendu izana.
Ez dugu gure auzokoekin talka egin nahi, ezta foralismo edo arabartasunaz soilik mintzatzea, baizik eta gure Probintziaren iragan osoa eta gure autogobernurako instituzioen jatorria eta eboluzioa ezagutu. Liburu honek, tonu akademiko batean, sentimendu arabarra aldarrikatu nahi du, azken hamarkadetan gure Probintzian hain gutxi hedatu den arren. Hau da, ezagutzatik sentimendura abiatuz, betiere gaizki-ulertuak eta manipulazio interesatuak ekidituz.