EAJ eta Santoñaren errendizioa: Carlos Olazabal Estecha
1944ko ekainaren 4an, tropa amerikarrak Erroman sartu eta hiria okupatzen dute, beste gauzen artean, euren artxiboak bereganatuz, hierarka faxistei erantzukizunak eskatzeko xedez. Horri esker, Santoñako errendizioari buruzko dokumentazio italiarra garbitu gabe iritsi da gure egunetara.
Dokumentazio horrek Mario Roattak (Mancini), Italiako Informazio Zerbitzu Militarreko Buruzagi eta CTVren Espainiako misioaren bigarrena, idatzi eta bidalitako dozenaka ohar, txosten eta dokumentu hartzen ditu barne.
Roatta EAJ-PNVko mandatari guztiekin negoziatu zuen gizona dugu, zeinak, dokumentu hauen bitartez, egunez egun, eta batzuetan ia orduz ordu, bere nagusiei negoziaketa ororen berri ematen dien.
Komunikazio horiek guztiak eta Aita Onaindia negoziatzaile nazionalistaren dokumentazioa baliatuta, autoreak negoziaketak berreraiki eta, bestelako artxibo eta testigantza anitzen laguntzaz, 1937ko uztaila eta abuztuko hilabeteetako gertakizun guztien berri ematen digu, Santoñako errendizioa eragin zutenak.
Ajuriaguerraren negoziaketak etsaiaren eremura pasatuz, José Antonio Aguirrek Santanderren buruzagi nazionalisten segurtasuna bermatzeko biltzen dituen bahituak, Mussoliniren suhi Cianorekin batzartzen diren buruzagi nazionalistak… Francoren adostasunarekin eta Vatikanoaren tutoretzapean 37ko udan zehar garatu zen istorio honen hitzaurrea osatzen dute.
Agiri historiko hauek, negoziaketen aurrean José Antonio Aguirrek hartu zuen konpromisoa eta Francok izan zuen jarrera erakutsi eta ustekabeko gertakariak bezala azaldu zaizkigun itunen bilakaera argitzen dute.
1937ko abuztuaren 24ko 24 orduak izan zen Ajuriaguerra eta Doria Jenerala CTVko Buruzagiak ezarritako epemuga batailoi nazionalista guztiak errenditu eta Corpo Truppe Volontariera pasatzeko. 1937ko abuztuaren 23an, eguerdian, Ajuriaguerra Biarritzetik Santanderrera abiatzen da, hegazkinez, “akordioa gauzatzeko”.
Goizean Ajuriguerrak Santander ebakuatzeko agindua emango du, eta bahituen bizitzak noragabean patuaren menpe geratuko dira. Azken hegazkin batek Lejarcegui eta Ugarte Euzko Gudarostearen Mandatariak eramango ditu, itunaren arduradun militarrak. 24ko 24etako errendizio hitzarmena ez zen bete baina, bete al zuen Francok italiarrekin adostutakoa?