Item photo

Noblezia askatasunarekin, euskal eskubidearen biografia: Pedro José Chacón Delgado

Liburu hau, Euskadiko eskuinaren historia globala aztertzeko lehenengo saiakera dugu: Cadizeko Gorteetatik, Espainiako Trantsizioaren hasierara arte. Lehenik, kideen zerrenda eta ekoizpen ideologikoa ahalik eta gehien zehazten saiatzen da autorea. Horretarako, bere korronte guztietan Euskadiko eskuinaren parte nabarmen izan diren 64 politikari eta intelektualen fitxak osatu ditu. Lan honek, euskal eskuinari buruz mintzatzeko gidalerro teoriko eta metodologikoak ezartzen ditu, garai eta esparru politiko jakin baterako, zeinean ikertzaile gehienek euskal nazionalismoaren sustraiak baino ez dituzten bilatu. Era berean, kontzeptu-nahasketa hau aztertzen du, “euskal aurrenazionalismo teoria” izenekoa, eta horren ondorio garrantzitsuena: euskal historia politikoaren sektore garrantzitsuetako bat, eskuin liberal-kontserbadore eta tradizionalista hain zuzen ere (XIX. Mendean zehar euskal ikuspegi politikoan nagusi izan zen sektorea, sasoi hartako espainiar eskuina bezalaxe), ezkutatu edo desitxuratu izana. Hainbat aspektu eta interes zituzten komunean euskal eta espainiar eskuinak garai hartan, Koroaren defentsa edo iragan historiko komunari dagokionez. Baina desadostasunak ere bazituzten; izan ere, foruen defentsa euskal eskuinaren kultura politiko propio eta nabarmena izan da bere historia guztian zehar. Ikuspegi honetatik, askoz hobeto uler daitezke tradizioarekin guztiz hautsi zuen euskal nazionalismoaren sorrera, nahiz Trantsizioarekin batera euskal eskuinak pairatu zuen injustizia historikoa, hau da, bere identitate historikoaren jatorri diren korronte ezberdinen artetik, korronte zehatz batekin soilik parekatuta geratzea (gutxiengoan zegoen korrontea, gainera): korronte frankista.

Descargar libro
×
Hasiera Fundazioa Argitalpenak Dokumental artxiboa Argazki artxiboa Kontaktua
Search icon
×
Search icon